K&G

kafea eta galletak
20. saioa
Sesión 20
2010-11-06





Zer da K&G?
 
Diskoa (fitxa teknikoa) Testua Kartela Artista Proiekzioak
Disco (ficha técnica) Texto Cartel Artista Proyecciones
 
 

THE BEACH BOYS  -  PET SOUNDS   (Capitol 1966)

  1. Wouldn't It Be Nice (B.Wilson/Toni Asher/Mike Love)
  2. You Still Believe In Me (B.Wilson/Toni Asher)
  3. That's Not Me (B.Wilson/Toni Asher)
  4. Don't Talk (Put Your Head On My Shoulder) (B.Wilson/Toni Asher)
  5. I'm Waiting For The Day (B.Wilson/Mike Love)
  6. Let's Go Away For A While (B.Wilson)
  7. Sloop John B (herrikoia/Brian Wilson)
  8. God Only Knows (B.Wilson/Toni Asher)
  9. I Know There's An Answer (B.Wilson/Terry Sacher/Mike Love)
  10. Here Today (B.Wilson/Toni Asher)
  11. I Just Wasn't Made For These Times (B.Wilson/Toni Asher)
  12. Pet Sounds
  13. Caroline No (B.Wilson)

Al Jardine – Ahotsa, pandereta
Bruce Johnston – Ahotsa
Mike Love – Ahotsa
Brian Wilson – Ahotsa, organoa, pianoa
Carl Wilson – Ahotsa., gitarra.
Dennis Wilson – Ahotsa, bateria

Brian Wilson – Ekoizpena

Western Studios, Gold Star Studios eta Sunset Sound estudioetan grabatua, 1965eko uztailetik 1966ko apirilera

Grabado de julio de 1965 a abril de 1966 en los estudios Western Studios, Gold Star Studios eta Sunset Sound


TESTUA

1964. urtearen hondarrean erdi-mailako nerabe amerikarren musika taldea zen Beach Boys eta ezin hobeto irudikatzen zuten
zorioneko amets amerikarra eta Kaliforniako hondartzen ideia amestua. Wilson anaiek (Brian, Carl eta Dennis) eta beren
lehengusu Mike Lovek grabatzen zuten disko edo single bakoitza arrakasta bihurtzen zen, eta ahotsen harmoniek, autoei,
neskei eta surfari buruzko hitzek (nahiz eta Dennis kenduta haietako inor ez zen egundo inoiz surf-taula batera igo), eta rock
and roll gogoraerrazak osatzen zuten formulak ez zuen hutsik egiten.

Taldekideak rockstarren moduko bizitzaz gozatzen hasiak baziren ere, zerbait hasi zen okertzen Brian Wilsonen barnean.
Bera zen taldearen kantu ia guztien idazle eta ekoizlea. Nerabeentzako kanta arrakastatsuak sortzen jarrai zezan Capitol-ek
ezartzen zion presioa, aitarekiko harreman ezin txarragoa (kaleratu egin zuten taldearen manager lanetik), bira nekagarriak
eta gero eta droga gehiago kontsumitzen hasi izana ezinbesteko faktoreak izan ziren Brianek ordutik aurrera pairatuko zituen
arazo psikiatriko larriak bizkortzeko.

1965ean Brian Wilsonek, nerbio-krisi gogor bat izan ondoren, bertan behera utzi zuen Beach Boys egiten ari ziren bira.
Los Angelesera itzuli zen eta, taldeak biran jarraitzen zuenez, aukera izan zuen bere lehenengo maisu-lanaren grabazioan
bete-betean murgiltzeko. “The Beach boys Today!” zuen izena, eta trantsizio diskoa izan zen: hasierako Beach Boysen pop
azalekoa eta garaiko pop disko gorena, “Pet Sounds”, lotu zituen.

“Today!” egin eta 14 hilabetera -tartean "Summer days (and summer nights!!)" eskasagoa eta "Beach boys' party!" zuzenekoa
argitaratu zituzten, eta Brianek modu horretan denbora irabazi ahal zuen Capitolek ezarria zien ekoizpen erritmoaren aurrean-,
Brian prest zegoen bere lanik gorena egiteko, pop musika erabat eta betiko eraldatuko zuen diskoa izango zela sinestuta.

Pet Sounds inguratzen duten anekdotek mito bihurtu dute diskoa. Brian Wilsonek, 23 urte eskas zituela, garaiko 60 musikari
ezin hobeak aukeratu zituen (erokeria hutsa sasoi haietarako) eta gisa honetako azalpenak ematen zizkien: txintxirrin horrekin
lortu behar duzu neska baten besotik zintzilik dagoen bitxia irudikatzea” edo “jo ezazu zure bibolinak negar egingo balu
bezala". Rock disko batean ordura arte inoiz ageri ez diren efektuak (bizikletaren txirrina, txakurren zaunkak, txintxirrinak) eta
tresnak (theremina, ukelelea, tronboia...) txertatu zituen. Horrek guztiak, The Beatles taldea bera grabatzen ari zen "Sargent
Pepper's Lonely Hearts' Club Band" diskoaren grabaketa geldiarazi eta birpentsatzera behartu zuen.

Beatlesen disko homologoa ez bezala, porrot hutsa izan zen Pet Sounds eta ia 30 urte pasatu ziren erabateko onarpena
lortzeko. Garai hartako 70.000 dolar (gaur egun 475.000 inguru) gastatu ondoren, Capitol ez zegoen prest diru
gehiago “xahutzeko” antikomertzialtzat zuten disko bat promozionatzeko, “Beach Boys” formula arrakastatsua popatik hartzera
bidaltzen zuen diskoa. Beatles eta Phil Spector “gainditzearekin” guztiz tematuta, Brian Wilsonek bere bizitzako porrotik
handientzat jo zuen eta orduan hasi zen bere gainbehera: droga mota guztiak neurri gabe hartzeari ekin zion eta ia 30 urte
eman zituen dementziak jota, bere barne mundura emana.

Neuri dagokidanean, inspirazio iturri ikaragarria den musika deskubritu nuen Pet Sounds-ekin. Soinu eta musikari liluragarri
horretarako ataria izan zen niretzat. Hotzikara batek hartzen nau oraindik diskoa entzutean eta gustuko dut pentsatzea denok izan
beharko genukeela gure “Pet sounds” propioa sortzeko helburua: gure lanik gailena, obsesiboa eta izan dezakeen eraginetatik
aldendua, eta norberarentzat baino ez bada ere, sormen pertsonalaren mugarria izango dena (ahal izanez gero, jatorrizkoaren albo-
ondoriorik gabe).

Pablo DOTORE
  A finales de 1964 los Beach Boys son el grupo preferido de los adolescentes americanos de clase media y reflejan a la perfección el manido sueño americano y la idea ensoñadora de las playas de California. Cada disco o single que graba el grupo de los hermanos Wilson (Brian, Carl y Dennis) y su primo Mike Love es un éxito y la formula de coros armónicos, letras sobre coches, chicas y surf (ninguno de ellos salvo Dennis se había subido jamás a una tabla de surf) y rock and roll pegadizo había demostrado ser infalible.

Mientras el resto del grupo disfruta de la vida de rockstars, algo comienza a ir mal en Brian Wilson, compositor y productor de la
práctica totalidad de las canciones del grupo. La presión ejercida por Capitol para que sigan produciendo hits adolescentes, la
tormentosa relación con su padre, a quien acababan de despedir como manager del grupo, las agotadoras giras y un consumo cada vez mayor de drogas aceleraron las primeras señales de los gravísimos problemas psiquiátricos que Brian sufrirá el resto de su vida.

En noviembre de 1964 Brian Wilson abandona, tras una fuerte crisis nerviosa, la gira en la que están embarcados los Beach Boys. Brian vuelve a Los Ángeles, y mientras el resto del grupo decide continuar con su gira, Brian podrá concentrarse por completo en la grabación de su primera obra maestra, "The Beach Boys Today!", disco transición entre el pop intrascendente de los primeros Beach Boys y el disco definitivo de pop de la época, el "Pet Sounds".

14 meses después del "Today!" y tras el menos brillante "Summer days (and summer nights!!)" y un álbum en directo "Beach boys' party!" con los que Brian trataba de ganar tiempo ante el ritmo de producción impuesto por Capitol, Brian se prepara para su obra capital, el disco con el que estaba convencido que transformaría por completo la música pop para siempre.

El Pet Sounds está lleno de anécdotas que lo han convertido en el mito que es. Brian Wilson, con apenas 23 años, se rodea de 60 de los mejores músicos del momento (una autentica locura para la época) dirigiéndose a ellos en términos de "ese sonajero tiene que sonar como una joya colgada del brazo de una chica" o "toca por favor como si tu violín llorara". Introduce una serie de efectos (timbres de bicicleta, ladridos de perro, sonajeros) e instrumentos (theremin, ukelele, trombón...) jamás escuchados en discos de rock, obligando a los propios Beatles a paralizar y replantearse la grabación del "Sargent Pepper's Lonely Hearts' Club Band".

El "Pet Sounds" , al contrario que su homologo Beatleliano, fue un fracaso y tuvo que pasar casi 30 años para que fuera plenamente reconocido. Con un coste de 70.000 dólares de la época (unos 475.000 dólares de hoy), en Capitol no estaban dispuestos a "tirar" más dinero en la promoción de un disco que consideraron anticomercial y que arruinaba definitivamente la exitosa fórmula "Beach Boys". Brian Wilson, completamente obsesionado con "superar" a los Beatles y a Phil Spector, lo consideró el mayor fracaso de su vida y fue el principio de su decadencia, el consumo ilimitado de todo tipo de drogas, y casi tres décadas de demencia y auto-reclusión.

Personalmente, el "Pet Sounds" fue el descubrimiento de una música increíblemente inspiradora, y la puerta de entrada hacia un sonido y un músico fascinante. Aun hoy siento escalofríos al escuchar el disco y me gusta pensar que todos deberíamos aspirar a crear nuestro propio "pet sounds": nuestra obra definitiva, obsesiva y, completamente al margen de la repercusión, figure, aunque solo sea para uno mismo, como hito de creatividad personal (a ser posible sin los efectos secundarios del original...)

Pablo DOTORE

KARTELA


 

ARTISTA

PROIEKZIOAK