K&G

kafea eta galletak
11. saioa
Sesión 21
2009-12-12





Zer da K&G?
¿Qué es K&G?


 
ORNITORRINKUS


 

Ornitorrinkus taldea izango dugu azaroaren 6an Kafea eta Galletaken 21. saioa gidatzen.

Oso saio berezia izango da. Alde batetik, egitasmoaren hirugarren denboraldiari hasiera emango baitio.

Bestetik, Ornitorrinkus taldeak bere estraineko diskoa aurkeztuko baitu. Azken urteotako lanaren emaitza fisikoa da

 diskoa, eta hain zuzen ere, beren diskoa aukeratu dute entzunaldirako, kontzertua eta entzunaldia erabat nahasiz. Honela azaldu dute beren webgunean:

"Orain gure ornitorrinkotasuna ezin disimilatu eta “gure” erara egingo dugu, argitaratu berri dugun diskoa osatzen duten piezak hitzez azalduz, lana osatzerako orduan burutan, belarrietan, zintzurretan edo behatz artean izan ditugun aireak konpartituz eta hala suertatzen bada, tartean zuzenean joz."


Hemen dugu Ornitorrinkusen diskoko kantu bat eta informazio pixka bat gehiago:

 

  El 6 de noviembre tendremos a Ornitorrinkus dirigiendo la 21ª sesión de  Kafea eta Galletak.

Va a ser una sesión muy especial. Por una parte, dará comienzo a la tercera temporada cafetera.

Por otro lado, Ornitorrinkus presentará así su primer disco. Es el resultado físico del trabajo de los últimos años, y precisamente es el propio disco el que han elegido para realizar la audición, mezclando de ese modo audición y concierto. Así explican en su web el por qué de la elección:

"Sin poder disimular nuestra personalidad de ornitorrinco, lo vamos a hacer a nuestra manera, explicando con nuestras palabras las piezas que forman el disco que acabamos de publicar, compartiendo los sentimientos que hemos tenido en nuestra cabeza, oídos, gargantas y entre nuestros dedos mientras las creábamos,y si se tercia, interpretándolas en directo."


Aquí tenemos una canción del disco y un poco más de información sobre Ornitorrinkus

 

B E l a r r i    N I N I A K     .     m p 3

 

Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena.

Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak -a priori elkarrengandik urrun leudeken hiru jardunek-, bakoitzak bere alorra arakatzen du lehenik eta elkar eragiten ausartu ondoren. Hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin honek esperimentazioa du bide eta helburu.

Ornitorrinkoa -ezaugarri ustez bateraezinak batean bere dituen animalia-, irudi sinboliko bezala hartuta, sailkaezina denaz, izateaz eta izan ezinaz ari da Ornitorrinkus.



Maialen Lujanbio
: Ahotsa, hitzak
Judith Montero: Saxofoiak
Xabier Erkizia: Elektronika, zaratak, bestelako soinuak
Ibai Gogortza: Argiztapen teknikaria
Iñigo Telletxea: Soinu teknikaria

 

 

 

Ornitorrinkus es una actuación en la que música contemporánea, electrónica y bertsolarismo se aúnan mediante sus sonidos y voces, y se sitúa entre la performance, el concierto y el happening.

El saxofón, la electrónica y las voces -tres actividades a priori lejanas entre sí-, primero indagan en su propio ámbito y después tratan de actuar y repercutir sobre los demás. Este esfuerzo por crear un nuevo y complejo idioma tiene como medio y como objetivo la experimentación.

Tomando al ornitorrinco -animal que posee características en principio incompatibles-, como imagen simbólica, Ornitorrinkus habla de lo inclasificable, de lo que es y de lo que no se puede ser.


Maialen Lujanbio
: Ahotsa, hitzak
Judith Montero: Saxofoiak
Xabier Erkizia: Elektronika, zaratak, bestelako soinuak
Ibai Gogortza: Argiztapen teknikaria
Iñigo Telletxea: Soinu teknikaria

 

www.ornitorrinkus.org